XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKALERRIKO KONDAIRA. EUSKALERRIKO URIEN SORTZEA

1.1.- Gaur egun gizakia geien bat urietan bizi da, baserri bizitza urritu dalarik Uriak agintzen dau politikan, kulturan, ekonomian, artegintzan etabar.

Gure uriburuak, Bilbo, Gazteiz, Donosti Erdi Aroan sortu ziran eta, Iruiñea eta Baiona leenago sortu arren, Erdi Aroan azi ziran.

Urien sortzean tokiaren erosotasuna, garrantziak edo ekonomia arrazoiak agindu euen.

- Uri sortzeen arrazoiak

Bizkaiko uriak Bizkaiko Jaunek jaso euezen, eta Gipuzku, Araba eta Nafarroako uriak erregeek.

Batzuk edo besteek, uria jasotzean, baimen agiria eta sorreraren zergaitia azaltzen euen.

Onela daukaguz: a) Salerosketarako sortuak: Bilbo, Donosti, Gernika, etabar.

b) Itsabide eta arrantzarako uriak: Portugalete, Motriku, Getaria, etabar.

d) Gordelekuak gudatean: Laguardia, Segura, Markina, Otxandio, etabar.

e) Done Jakuerako Bidean sortuak: Sangotza, Gares (Puentelarreina) Lizarra...

2.1.- Gipuzkuko uriak.

Donostia Nafarroko erregeak jaso euan, baiña gaiñerako uriak Gaztelako erregeak.

Gipuzkuko 24 urietatik amaika XIII gizaldian jaso ziran, besteak XIVnean.

Donosti, Tolosa eta Ibarre (Eibar) dira ospetsuenak eta eten gabe azten joan dira.

Lenitz, Elgeta, Zestua eta beste batzuk, galdu egin daue garrantzia.

2.2.- Bizkaiko uriak.

Bizkaiko uriak dira azken izendatu zirenak, XIV gizaldian geienak, mapan ikus zeinkenez.

Itsaldeko zazpi uriak, uri sortu baiño leenagoko arrantza ekiñean darraie.

Bilbo, Durango eta Portugalete beti azten joanetarikoak dira, Lanestosa eta Errigoiti motz gelditu direnak, uri-izentatze orduko arrazoiak galdurik.

2.2.- Arabako eta Nafarroko uriak.

Arabako urietatik batzuk Nafarroko erregeak izendatu euazan XII gizaldian: Gazteiz, Agurain, Lagurdia, Bernedo etabar; XIV gizaldiakoak Gaztelako erregearen aginduz jaso ziran.

Geienak gordelekurako jaso zirenez, ez ziran azi geroko gizaldietan, Gazteiz izan ezik.